Donostia
Zinemaldiko aurreneko izarrak Donostiara iritsi dira
EITB Media
Besteak beste, Epaimahai Ofizialeko kideak, Hirokazu Koreeda zinemagilea, David Guetta musikaria eta Fernando Tejero aktorea daude dagoeneko Gipuzkoako hiriburuan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zinemaldiko aurreneko izarrak Donostiara heldu dira dagoeneko.
Hori horrela, Epaimahai Ofizialeko kideak Gipuzkoako hiriburuan dira jadanik, hala nola Matias Mosteirin, Rosa Montero, Tea Lindeburg, Hlynur Palmason eta Antoinette Boulat.
Maria Kristina hotelaren inguruetan beste hainbat izar ikusi ahal izan dituzte zaleek gaurkoan, besteak beste Hirokazu Koreeda zinemagilea, David Guetta musikaria eta Fernando Tejero eta Miguel Herran aktoreak.
David Guetta musikagile frantziarra. Argazkia: EFE
Jeremiah Mosese gidoilari eta zuzendaria. Argazkia. EFE
Antoinette Boulat Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko kidea, Donostian. Argazkia: EFE
François Ozon. Argazkia: EFE
Fernando Tejero. Argazkia: EFE
Miguel Herran. Argazkia: EFE