Itxi

70. edizioa

Gure Zinema ikus-entzunezkoen sektoreko eragileen plataforma aurkeztu dute Zinemaldian

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Euskadin sortu eta garatutako ikus-entzunezkoen kate osoa indartzea dute helburu, baita ikusleak zinema aretoetara erakartzea ere.

Gure Zinema plataformaren aurkezpena

Gure Zinema Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataformak bere burua aurkeztu du gaur, Donostiako Zinemaldian.

Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek azaldu dituzte ekimen honen helburuak: "Euskadin sortu eta garatutako ikus-entzunezkoen kate osoa indartzea eta ikusleak zinema-aretoetara erakartzea ekoizpen hauetaz gozatzera".

Gure Zinemak sektore osoa ordezkatu nahi du: ekoiztetxeak, zuzendariak, gidoilariak, aktoreak eta filmen garapenean esku hartzen duten profesional guztiak, baita zinema aretoak ere.

Euskal ekoiztetxeak ordezkatzen dituzten hiru elkarteak (Apika, EPE-APV eta Ibaia), EZAE eta EITB dira Gure Zinema ekimenaren parte, baita jaialdiak, kultur erakundeak eta aktore zein gidoilarien elkarteak ere. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila da babeslea.

Datozen hilabeteetan, hainbat ekimen jarriko dituzte abian, gaurko ekitaldian iragarri dutenez.