Zinemaldia
Maria Elorza euskal zuzendariaren 'A los libros y a las mujeres canto' pelikula, gaur, Zinemaldian
EITB MEDIA
Elorzaren filma New Directors sailean emango dute. Sail Ofizialean, 'The wonder' eta 'Walk up' filmak izango dira ikusgai; Jean-Baptiste de Laubierren eta Aranzazu Callejaren hizketaldiak eta Jon Mikel Fernandez Elorzen 'Bi arnas' eta 'Bardo, falsa cronica de unas cuantas verdades' ere, gaur.
Zinemaldiak Maria Elorza gasteiztar zuzendariaren A los libros y a las mujeres canto pelikula emango du gaur, New Directors sailean. Sail Ofizialean, berriz, The wonder eta Walk up pelikulak izango dira ikusgai. Arratsaldean, Jean-Baptiste de Laubierrek eta Aranzazu Callejak hizketaldiak izango dituzte, Tabakaleran. Halaber, ondorengo orduetan, Jon Mikel Fernandez Elorz donostiarraren Bi arnas ikusiko dugu, bai eta eta Bardo, falsa cronica de unas cuantas verdades filma ere.
Bistan da hainbat hitzordu garrantzitsu daudela aurreikusita gaurko; ikus dezagun zein ordutan eta non gozatu ahalko ditugun:
* A los libros y a las mujeres canto, New Directorsen, 8:30ean Principalen (prentsarako eta akreditutako pertsonentzat), eta 18:45ean Kursaal 2n.
* The wonder, Sail ofizialean, 8:30ean eta 22:00etan, Kursaal 1en.
* Walk up, Sail Ofizialean, 8:30ean, Victoria Eugenian, eta 11:30ean eta 19:00etan, Kursaal 1en.
* Hizketaldiak, Jean-Baptiste de Laubier eta Aranzazu Calleja, Nesten, 16:00etan, Tabakalerako 1. aretoan.
* Bi arnas, Zinemiran, 20:30ean, Principe 2n.
* Bardo, falsa crónica de unas cuantas verdades, Perlaken, 16:45ean, Principalen.