Itxi

Zinemaldia

Fermin Muguruzaren "Black is Beltza II: Ainhoa", arratsaldean Belodromoan, gaurko protagonista Zinemaldian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Sail Ofizialean, "El sostre groc" izango da ikusgai. Alauda Ruiz de Azuaren "Cinco lobitos" eta Okendo plazan emango duten "Handia" ere arretaguneak dira. Horrez gain, Cannesen Urrezko Palma eskuratu duen "Triangle of sadness" ikusi ahalko dugu.

Fermin Muguruzak zuzendu du 'Black is Beltza II: Ainhoa'.

Zinemaldiaren azken-aurreko egunean, gaur, aurreikusita dago Belodromoan Black is Beltza II: Ainhoa ematea. Fermin Muguruza da zuzendaria, eta EITBk parte hartzen du. Sail Ofizialean, Isabel Coixeten El sostre groc izango da ikusgai. Halaber, bi euskal pelikula, Alauda Ruiz de Azuaren Cinco lobitos, Zinemiran, eta Aitor Arregiren eta Jon Garañoren Handia (EITBk bietan parte hartzen du) izango dira eguneko hitzordu nagusietakoak. Ez dugu ahaztuko, noski, Triangle of sadness, Cannesen Urrezko Palma eskuratu baitzuen.

Ikusi gaurko hitzordu nabarmenenak, eta noiz eta non egingo dituzten:

* Black is Beltza II: Ainhoa, 20:00etan, Belodromoan.

* El sostre groc, Sail Ofizialean, 16:30ean Antiguo Berri 2n eta 18:00etan Antiguo Berri 6n.

* Cinco lobitos, Zinemiran, 19:30ean, Principe 9n.

* Handia, Okendo plazan, 20:45ean.

* Triangle of sadness, Perlak sailean, 21:00etan, Principe 3n.