71. EDIZIOA
Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehiaketara Isabella Eklöf, Kitty Green eta Xavier Legrand gehitu dira
EITB Media
Zazpi film gehitu dira Zinemaldiko Sail Ofizialeko zerrendara. Beraz, 16 filmek hartuko dute parte Urrezko Maskorra irabazteko lehian 71.edizio honetan.
Donostia Zinemaldiak Urrezko Maskorra irabazteko hautagaien zerrendara sei film gehitu ditu. Besteak beste, Isabella Eklöf, Kitty Green eta Kei Chika-Ura lehiatuko dira Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wangek beren film berria aurkeztuko dute.
Sail Ofizialak zuzendari hauen pelikua berriak ere jasoko ditu: Isabella Eklöf (Kalak filmarekin), Kitty Green (The Royal Hotel filmarekin), Kei Chika-Ura (Great Absence filmarekin), Xavier Legrand (The Successor filmarekin), Christos Nikou (Fingernails filmarekin), Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang (A Journey in Spring filmarekin).
Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko diren filmez gain, Thomas Liltideren Un métier sérieux filmaren egogno da Sail Ofizialean, lehiaketatik at.
Horrela, aurretik iragarrita zeuden hamaika hautagairen zerrendara gehitzen dira aipatutako zuzendari horiek. María Alché eta Benjamín Naishtat, Jaione Camborda, Robin Campillo, Isabel Coixet, Isabel Herguera, Raven Jackson, Joachim Lafosse, Noah Pritzker, Cristi Puiu eta Martín Rejtman dira Sail Ofizialean lehiatuko diren gainontzeko zinemagileak.
Lehiaketatik kanpo, Javier Ambrossi eta Javier Calvoren La Mesías telesaila eta Fernando Trueba eta Javier Mariscalen They Shot the Piano Player proiekzioak egongo dira.
Bestalde, Hayao Miyazakik 71. edizioari hasiera emango dio Kimitachi wa dô ikiruka (The Boy And The Heron) lanarekin, eta James Marshek amaituko du Dance First filmarekin.