Heriotza
Manuel Perez Estremera Zinemaldiko zuzendari izan zena hil da
N. V. | EITB Media
Madrildarra bi urtez izan zen zinema jaialdiaren zuzendaria, 1993an eta 1994an, eta beste hiru urtez jarraitu zuen zuzendaritzan lanean.
Manuel Perez Estremera zendu da, Donostiako Zinemaldia 1993an eta 1994an zuzendu zuen gizona, zinema jaialdiak iragarri duenez.
Madrilen 1944an jaioa, Film Ideal eta Nuestro Cine zinema aldizkarietan hasi zuen ibilbidea, eta RTVEri lotuta egon zen 1960ko hamarkadatik. 2005etik 2007ra, TVEko zuzendaria izan zen.
Zinemari buruzko lau liburu argitaratu zituen: "Correspondencia inacabada con Arturo Ripstein", "Nuevo Cine Alemán", "Nuevo Cine Latinoamericano" eta "Problemas del Nuevo Cine".