Made in Spain
Evolek Josu Urrutikoetxeari buruzko dokumentalaren estreinaldiaren inguruan sortutako "zarata" kritikatu du
Agentziak | EITB Media
Kazetariak "No me llame Ternera" ETAko kideari buruzko pelikula aurkeztu du Zinemaldian; "elkarrizketa tirabiratsu eta sakon bat" da. "Herrialde honen anomalia bat da bere iraganari begiratzen ez jakitea, nahiz eta min egin", esan du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jordi Evole No me llame Ternera dokumentalaren zuzendariak estreinaldiaren inguruan sortutako "zarata" kritikatu du. Donostiako Zinemaldiko Made in Spain atalean aurkeztu dute. Jordi Evole eta Marius Sanchezen pelikulak Josu Urrutikoetxea ETAko kide ohiaren testigantza jasotzen du.
"Gaur egun, badaude inkestak erakusten dutenak 20-25 urteko gazteek Miguel Angel Blanco nor izan zen ez dakitela. Herrialde honen anomalia bat da bere iraganari begiratzen ez jakitea, nahiz eta min egin. Historiak min ematen du, baina erabaki behar dugu "Que te vote Txapote" abesten duenen artean egon nahi dugun ala Txapote nor zen dakiten aldean. Nik badakit non egon nahi dudan", esan du. Gainera, Evolek esan du "atsekabetuta" dagoela Urrutikoetxearen hizkera ez delako "adiskidetzailea" izan.
Kazetariak deitoratu du hainbeste "zarata" egotea "Fernando Trueba, J. A. Bayona edo Isabel Coixeten pelikulak aurkezten diren jaialdi batean". "Ez zen gure asmoa hainbeste ikusminez iristea", adierazi du.
Evolek aitortu du harritu egin zela, ez zuelako espero dokumentala hainbeste arreta, eta aitortu du bazekiela gai "arantzatsua" zela.
"Dokumentalaren kontrako komunikatua egin zutenek filmeko iruzkinak markatu dituzte. Gustatuko litzaiguke aldez aurretik ikustea", adierazi du.