Itxi

72. edizioa

'Antón' eta 'Cafunè' laburrek Loteriak saria irabazi dute Zinemaldian

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Gizarte gaiei buruzko film laburrei ematen diete saria. "Antón" Mikel Gonzalez Beorleguiren lanak lehen saria irabazi du, eta "Cafuné"k bigarrena, biak ere nafarrak.  

"Anton" filmeko lantaldea

Antón (Mikel González Beorleguik zuzendua) eta Cafunè (Lorena Aresek eta Carlos Fernández de Vigok zuzendua) film labur nafarrek irabazi dute, hurrenez hurren, gizarte gaiekin lotutako film laburren Loteriak sariketako lehenengo eta bigarren sariak. Donostia Zinemaldiak eta Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietateak (SELAE) antolatu dute sariketa hori.

Lehiaketaren lehen ediziora ehun lan inguru aurkeztu ziren. Horien artean, Hautespen Batzordeak hamar aukeratu zituen, epaimahaiak balora zitzan. Emma Suárez aktorea izan da epaimahairen burua eta, berarekin batera, Loteriak erakundeko komunikazioko arduradun María Núñezek eta Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek osatu dute epaimahaia.

Lehen saria –10.000 euro– irabazi duen Antón filma adineko pertsona bati buruzkoa da. Alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) diagnostikatuko diote, eta alabari diagnostikoa ezkutatzea erabakiko du.

Bestetik, bigarren saria –5.000 euro– lortu duen Cafunè animaziozko film laburrak neskato baten istorioa kontatzen du. Neskatoak patera baten hondoratzetik bizirik atera zeneko iragan traumatikoa gogoratuko du, baina harrera-familiari esker aurrera nola egiten duen ikusiko dugu.