Cargando...
Itxi

840 MILIOI BANATUKO DITU

2013ko Erregetako Loteria zerga sistema berriarekin dator

Erredakzioa

2021/01/21

Estatuko zerga sistema berriaren arabera egingo dute zozketa aurten, lehenengoz; 2.500 euroko baino gehiagoko sariak irabazten dituztenek % 20 ordaindu beharko dute zergatan.

Lehen sariaren azken zifrarik errepikatuena 0 zenbakia izan da (20 aldiz).

Aurtengo Erregetako Loteria izango da zerga sistema berriaren arabera egingo den lehena. Izan ere, 2013. urteko urtarrilaren 6ko zozketan 2.500 euroko baino gehiagoko saria jasotzen dutenek irabazitakoaren % 20 ordaindu beharko dute zergatan. Aurten, 840 milioi euro banatuko ditu Loteriak.

Zerga sistema berri honek ez du eraginik izango sarien banaketan, baina Estatuaren diru sarrerak handitu egingo ditu.

Aurten, Erregetako Loteriaren lehenengo saria bi milioi eurokoa izango da, serieko, eta bigarrena milioi bat eurokoa. Bestalde, 14.000 euroko 12 sari gehiago banatuko dituzte.

Bitxikeriak

Lehen sariaren azken zifrarik errepikatuena 0 zenbakia izan da (20 aldiz). Hurrengoak 7 eta 9 (13 aldiz bakoitza), eta 6 (10 aldiz) izan dira. Bestalde, 3 zenbakia dago zerrendaren azken tokian: 6 aldiz egokitu da.

Lurraldeei dagokienez, Madrilen eta Bartzelonan jaso dute gehiagotan lehen saria.