ZOZKETA
Euskadin 29 aldiz jausi da Erregetako Loteriaren sari nagusia
Erredakzioa
2013/01/04
Bizkaira joan da gehienetan lehen saria: 20 aldiz. Gipuzkoan (8 aldiz) eta Araban (behin) ere egokitu da, halere.
Erregetako Loteria lehen aldiz zozkatu zenetik, 29 aldiz saldu da Euskadin lehenengo saria. Urtero bezala, urtarrilaren 6an, igandean, Erregetako Loteriaren zozketa egingo da, Madrilen.
Euskal lurraldeen artean, Bizkaiak izan du zorte handiena zozketa honetan; Bilbon 16 aldiz saldu dute lehenengo saria (lehenengoz 1926. urtean, eta azkenengoz 2002. urtean), Getxon 3 aldiz, eta Barakaldon behin.
Bestalde, Gipuzkoari dagokionez, Donostian sei aldiz tokatu da lehenengo saria. Gainera, Azkoitia (1995) eta Oñati (1963) ere bistatu ditu zoriak. Araban, aldiz, behin bakarrik saldu dute lehenengo saria: 1987. urtean, Gasteizen.
Erregetako Loteriak 840 milioi euro banatuko ditu saritan. Euskadin, 60,95 milioi euro jokatuko dira Loterian, 27,9 euro biztanleko (autonomia erkidego guztietan, hirugarrena).
Informazio gehiago (1)