Haurraren Zozketa
Erregetako Loteriak bigarren sariaren zati bat, Azkoitia eta Nafarroan
Erredakzioa
2013/01/06
Izan ere, Cintruenigon jausi da bigarren saria (46.674). Lehen saria (30.875) Alacant, Leon, Madril, Murtzia eta Tenerifeko administrazioetan saldu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2013ko Erregetako Loteriaren Zozketaren bigarren saria Azkoitian (Gipuzkoa) eta Cintruenigon (Nafarroa) jausi da. Horrela, 46.674 zenbakiko dezimo bat duen bakoitzak 100.000 euro jasoko ditu (1.000.000 euro serie bakoitzeko). Dezimo hauek Julio Urkijo kaleko administrazioan saldu dituzte.
Halaber, zozketaren lehen saria 30.875 zenbakiari egokitu zaio. Saridun bakoitzak 2.000.000 euro jasoko ditu serie bakoitzeko, eta 200.000 euro dezimo bakoitzeko. Zenbaki hau Alacant, Leon, Madril, Murtzia eta Tenerifeko administrazioetan saldu da.
Azkoitiarekin batera, beste hainbat udalerritan jausi da bigarren saria: Albacete, Banyeres de Mariola (Alacant), Almeria, Guareña (Badajoz), Cala Ratjada (Mallorca), Llucmajor (Menorca), Palma, Badalona (Bartzelona), San Andreu de la Barca (Bartzelona), Torrelavega (Kantabria), Azuqueca de Hernares (Guadalajara), San Emiliano (Leon), Madril, Murtzia, Valladolid eta Lugo.
Erregetako Loteriako zenbaki sarituak, hemen.
Ogasunak % 36 gehiago bilduko du
Gaurko zozketak, guztira, 840 milioi euro banatu ditu, eta, Gobernuak ezarritako zerga berriaren ondorioz, 2.500 eurotik gorako sariei % 20ko atxikipena egingo diete. Zerga honek ez du saria lortzeko probabilitaterik aldatu, baina bai Estatuaren irabaziak (gehiago irabaziko du aurrerantzean) eta saridunenak (gutxiago jasoko dute).
Erregetako loteriaren zozketa honetan, Estatuak bildutako % 36 jasoko du (lehen % 30 jaso ohi zuen). Bitartean, 2.500 eurotik gorako sariak jasoko dutenei % 20ko murrizketa egingo zaie.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)