Itxi

22 654 zenbakia

Erregetako loteriaren zati handi bat Pasaiara, Donostiara eta Bilbora

E. Lotina | eitb.eus

2016/01/07

Pasai Antxoko 'Patxi' administrazioak Erregetako Loteriaren lehen sariaren 36 milioi euro banatu ditu, eta horietako zenbait Donostiako Altza auzoan egokitu dira. Bilbora ere sari txiki bat heldu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

22 654 zenbakiak Bilbo eta Pasaia saritu ditu. Pasai Antxoko Oarso 2 administrazioak Erregetako Loteriaren lehen sariko dezimoak saldu ditu, eta baita Bilboko Colon de Larreategi kaleko administrazioak ere.

Konkretuki, Pasai Antxoko administrazioak gutxienez 20 milioi euro banatu ditu Gipuzkoan. Bilboko administrazioak banatutakoa oraindik ez dute zehaztu. Erregetako Loteriak ez du aparteko saririk utzi Araban eta Nafarroan.

Lehen sariko serie bakoitzari bi milioi euro dagozkio (200.000 euro dezimo bakoitzeko). Lehen sariak, besteak beste, Roquetas de Mar (Almeria), Jerez de la Frontera (Cadiz), Conil de la Frontera (Cadiz) eta Gijon (Asturias) saritu ditu, besteak beste.

Aipatu Pasai Antxoko administrazioko arduradunak, Itziar Maritxalarrek, azaldu duenez, bere kalkuluen arabera lehen sariko bi serie itzuli ditu eta hamazortzi saldu; horrek esan nahi du 36 milioi euro banatu dituela (sari potoloak 90 milioi banatzen ditu guztira).

Serie horietako bost Laket tabernari saldu zizkion, administraziotik gertu dagoena, eta beste hamar Donostiako Altza auzoan dagoen beste taberna bati.

'Patxi' izeneko administrazioak sari nagusi bat banatzen duen aurreneko aldia da.

Bilbon ere saria

Bere aldetik, Bilboko administrazioari Colon de Larreategi kaleko 19. zenbakian dago, Bizkaiko hiriburu erdigunean. Administrazio horrek 1969an ere lehen sariko zati bat saldu zuen.

Albistea jakin bezain pronto, loteria-saltegiko arduraduna administraziora bertaratu da, nahiz eta itxita egon jai eguna izateagatik. Hala, ematzea eta semarekin batera saria banatu izana ospatu dute cava botila bat irekita.

13:20ra arte loteria-saltzaileak ez zekien zenbat saldu duen, eta Bizkaiko loterien arduraduna administrazio barruan zegoen saldutakoaren zenbaketa egiten. Aitzitik, han bildutako kazetariei jakinarazi die saldutakoa sistema elektronikoaren bidez saldu duela; hau d, administrazioak ez ditu txartelak fisikoki izan eta ez ditu leihatilan banatu.

Hala ere, gutxienez dezimo bat saldu duela adierazi, hau da, 200.000 euroko saria. "Loteriaren jakinarazpena falta da, eta ez dakigu dezimo bakarra ote den edota dezimo bat baino gehiago txartel berean", azaldu du.

Sari nagusia jaso duten gainerako lekuak

Zenbaki sariduna honako beste toki hauetan ere saldu da: Torremendo (Alacant); Gijón (Asturias); Bartzelona, Badalona eta Sant Vicenc (Bartzelona); Lleida; Algeciras, Conil de la Frontera eta Jerez de la Frontera (Cadiz); Vall de Uxo (Castellon); Coruña; Granada; Quiroga eta San Clodio (Lugo); Madril, Máaaga eta Torremolinos; Alhama de Murtzia; Pontecesures (Pontevedra); Salamanca eta Tordillos (Salamanca); El Rosario eta La Orotava (Tenerife) eta Zaragoza.

Araba eta Nafarroa, saririk gabe

Erregetako Loteriaren sari potoloak ez du saririk utzi Araban eta Nafarroan, lurralde horietako administrazioetan ez baita egon sari nagusirik kontsignatuta egon.

Gainerako sariak

60 755 zenbakiak bigarren saria jaso du. Serie bakoitzari 750.000 euroko saria dagokio. Dezimo guztiak Madrilen saldu dituzte, Santa Engracia 98 administrazioak, hain zuzen ere.

Bestalde, hirugarren saria 95 395 zenbakiari egokitu zaio. Serie bakoitzari 250.000 euroko saria dagokio. Hirugarren saria Guardon (Palentzia) saldu dute.

3.500 euroko saria eraman duten lau zifrako bi amaierak, 1.000 eurorekin saritutako hiru zifrako 14 bukaerak eta beste 400 euro jasoko dituzten bi zifrako bost amaierak hurrengoak dira:

3.500 euroko saria serie bakoitzari: 9606 - 1975

1.000 euroko saria serie bakoitzari: 610 - 738 - 981 - 137 - 964 - 524 - 855 - 143 - 487 - 438 - 560 - 361 - 559 - 031

400 euroko saria serie bakoitzari:: 38 - 36 - 93 - 1404