Cargando...
Itxi

Zozketa

Erregetako Loteriak ez du Araban eta Nafarroan aparteko saririk utzi

Agentziak | Erredakzioa

2016/01/06

Nafarroara eta Arabara partikularren artean heldu ahal izan diren dezimoak kenduta, bi lurraldeetako loteria administrazioek ez dute saritutako zenbakirik saldu.

Colon de Larreategui kaleko (Bilbo) administrazioaren jabea. Argazkia : EFE

Erregetako Loteriak ez du aparteko saririk utzi Araban eta Nafarroan; izan ere, bi lurraldeetako loteria administrazioek ez dute sari nagusirik saldu.

Guztira, 630 milioi euro banatu ditu Erregetako Loteriak, iaz baino 70 milioi gehiago. 22 654 zenbakiak lehen saria jaso du, oso banatua, 60 755 dezimoak bigarrena (Madril) eta 95 395 zenbakiak hirugarrena (Palentzia).

Nafarroara eta Arabara partikularren artean heldu ahal izan diren dezimoak kenduta, bi lurraldeetako loteria administrazioek ez dute saritutako zenbakirik saldu.

Guztira, nafarrek 8.038.920 milioi euro jokatu dituzte zozketan, iaz baino % 3,03 gehiago, 12,55 euro pertsonako, estatuko loteria eta apustuen organismo nazionalak goizean jakitera eman dituen behin betiko datuen arabera.

Erregetako Loteriak 3.675.000 euro utzi zituen iaz, Nafarroan. Murtziatik zuzenean Beriainera 43 743 bigarren sariko 49 dezimo heldu ziren. Saria batez ere jubilatuen artean banatu zuten.

Urtebete lehenago, 2014ko urtarrilaren 6an, Tuterako 4. administrazioak bi milioi eta erdi euro banatu zituen 8 347 zenbakiaren (hirugarren saria) hamar serierekin.

mar serierekin.