Itxi

Urtarrilaren 6a

Gasteizen, Bergaran eta Zarautzen banatu da bigarren sariaren zati bat

Agentziak | Erredakzioa

2023/12/05

95.379 zenbakiari egokitu zaio Erregetako loteriaren bigarren saria, 750.000 eurorekin serieko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gasteizen (Araba), Bergaran eta Zarautzen (Gipuzkoa) Erregetako Loteriaren bigarren sariaren zati bat tokatu da. 95.379 zenbakiari egokitu zaio, 750.000 euro serieko. Zenbaki hau oso banatua izan da.

95.379 zenbakia Gasteizko 11 zenbakiko administrazioan saldu dute, Antso Jakitunaren kaleko 2. zenbakian; baita Bergarako Barrenkale kaleko 20 zenbakiko administrazioan eta Zarauzko San Frantzisko kaleko kioskoan ere.

Lehen saria 08.354 zenbakiak jaso du, bi milioi eurorekin serieko. Valentzian saldu da, Torrent herriko 3 zenbakiko administrazioan.

Hirugarren saria 85.073 zenbakiari egokitu zaio, 250.000 eurorekin seriek. Benetusserreko 2 zenbakiko administrazioan saldu dute, Valentzian