Cargando...
Itxi

08.354

Lehen sariaren zati bat Etxebarrira joan da

eitb.eus

2017/01/06

Bizkaiko udalerriko 16 laguneko talde batek Logroñon ezagututako beste lagun-talde baten bidez lortu zituzten saritutako dezimoak.

Erregetako Loteriak saritutako lagunak, Etxebarrin / EITB.

Erregetako Loteriaren zatitxo bat Etxebarrira joan da. 08.354 zenbaki sartua Valentzian saldu da osorik, baina Bizkaiko udalerrira ere heldu da.

Etxebarriko hamasei laguneko talde batek ezkondu aurreko agur-afari bat ospatzera joan zen Logroñora. Han Valentziako beste lagun-talde bat ezagutu zuten, eta loteria trukatu zuten.

Guztira, Erregetako Loteriaren zati honek 336.000 euro utzi ditu Etxebarrin.