Cargando...
Itxi

Urtarrilaren 6a

Bigarren sariaren zati bat Iruñean banatu da

Agentziak | Erredakzioa

2020/07/09

San Saturnino kaleko 1 zenbakian dagoen Alde Zaharreko administrazioak eman du saria.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iruñean San Saturnino kaleko 1 zenbakian dagoen Alde Zaharreko administrazioak Erregetako Loteriaren bigarren sariko zati bat eman du, ostiral honetan.

Zenbakia oso banatuta egon da probintzia hauetako administrazioetan: Albacete, Alacant, Araba, Almeria, Bartzelona, Badajoz, Cadiz, Castellon, Ciudad Real, Coruña, Granada, Guadalajara, Gipuzkoa, Jaen, Lugo, Málaga eta Madril.

Murtzia, Logroño, Tenerife, Las Palmas, Leon, Nafarroa, Ourense, Pontevedra, Salamanca, Segovia, Sevilla, Valentzia, Zaragoza, Zamora eta Valladolid probintziatan ere tokatu da.

Lehen saria, serieko bi milioi eurorekin (200.000 euro dezimoari), 08.354 zenbakiari egokitu zaio, eta Torrenteko (Valentzia) 3 zenbakiko administrazioan tokatu da.

Hirugarren saria, 250.000 eurorekin serieko (25.000 euro dezimoari), 85.073 zenbakiak jaso du. Benetusserreko 2 zenbakiko administrazioan saldu dute, Valentzian.