Cargando...
Itxi

KOKALEKU BERRIA

Gabonetako zozketak 2.520 milioi banatuko ditu, egoitza berri batetik

Erredakzioa

2012/12/19

Aurten, Madrilgo Errege Antzokian egingo da. Segurtasun arrazoiak direla eta, aldaketa egin behar izan dute.

Loteria ontzietako bat. Argazkia: Efe

Aurtengo Gabonetako Loteriak 2.520 milioi euro banatuko ditu, eta egoitza berri batetik egingo du; Madrilgo Errege Antzokitik, alegia. Aldaketa Madrilgo Udalak ezarritako segurtasun arau berrietara moldatzeko egin da.

Arlo guztietan bezala, egungo krisi ekonomikoak Gabonetako Loteria ere astindu du, eta, horregatik, datorren urtetik aurrera, saridunek (2.500 eurotik gorako saridunek bakarrik) irabazitakoaren % 20 ordaindu behako dute.

Zozketa hartuko duen egoitza izango da aurten berrikuntza handiena. Kongresu Jauregian egin izan da orain arte, baina aurten Errege Antzokian egingo dute.

Antzokia 1997. urtean inauguratu zuten, sei urte iraun zuten konponketa lanak bukatu eta gero.