Cargando...
Itxi

Zozketa

51.689a ere, hirugarren saria, Bilbon salduta

Erredakzioa

2013/12/22

Maria Diaz de Haro kaleko 24. zenbakian dagoen administrazioak saldu du saria izan duen zenbakiaren serie bat. Serieari 500.000 euro ematen dio hirugarren sariak, eta oso hedatuta geratu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

51.689ari, Bilbon saldu duten zenbaki bati, Gabonetako loteriaren hirugarren saria egokitu zaio. Saria 11:25ean atera da; une horretan ia jarraian irten dira zenbait sari.

Bizkaiko hiriburuko Maria Diaz de Haro kaleko 24. zenbakian dagoen administrazioak, 46. Administrazioak, saldu du saritutako zenbakiaren serie bat. Guztira, milioi bat euro baino gehiago geratu dira Bilbon, laugarren eta bosgarren sarietako bina serie ere hor saldu dituztelako.

Zenbait tokitan saldu dute, kasu honetan, hirugarren saria irabazki duen saria. Bilboz gain, toki hauek agertzen dira zerrenda horretan: Adra (Almeria), Llanes eta San Martin (Asturias), Vilanova i La Geltru (Bartzelona), Villarcayo (Burgos), Chipiona (Cadiz), Santander, El Rocio (Huelva), Sort (Lleida), Madril, Alfafar (Valentzia) eta Zaragoza.

Baieztatu, eitb.com-en, ea saririk duzun.