Cargando...
Itxi

GABONETAKO LOTERIA 2015

% 51 hazi da sakelakoen bidez erositako Gabonetako Loteria kopurua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2020/04/03

Dezimoak saltzen dituzten webguneen irisgarritasuna eta erabiltzeen konfiantza dira Internet bidezko salmentak gora egin izanaren arrazoi nagusia.

Gabonetako loteria: mugikorra

Azken hilabeteotan sakelakoen bidez saldutako Gabonetako Loteria kopuruak % 51 egin du gora, Ventura24 Internet bidez loteria saltzen duen Estatuko konpainia nagusiak jakitera eman duenez. Horren arabera, dezimoak saltzen dituzten webguneen irisgarritasuna eta erabiltzeen konfiantza dira Internet bidezko salmentak gora egin izanaren arrazoi nagusia.

Adituen iritzian, loteria Internet bidez erosteak abantaila asko eta oso argiak ditu: azkarra, erraza eta erosoa da. Etxetik atera gabe eta jende ilara luzeetan itxaron gabe eros daiteke, betiere, hori bai, guk nahi dugun zenbakia eskuragarri badago. Dena dela, eta erabiltzaileen konfiantza maila gero eta handiagoa bada ere, oraindik asko dira iruzurraren arriskua ikusten dutenak Internet bidezko erosketetan.

Internet bidez Gabonetako Loteria erostea oso segurua dela nabarmendu dute adituek, baina edozer erosi aurretik oinarrizko segurtasun arauak betetzen diren ziurtatzea ezinbestekotzat jo dute.