Cargando...
Itxi

Gabonetako Loteria

75 eta 55 euro buruko Gabonetako Loterian, EAEn eta Nafarroan

agentziak | erredakzioa

2015/12/10

Espainiako Estatuko batez bestekoa 62 eurokoa da. EAE gehien gastatzen dutenen artean dago, eta Nafarroa, gutxien gastatzen dutenen artean.

Bilboko Azcarreta saltokia, jendez gainezka. Irudia: EFE

EAEko herritarrek 74,84 euro gastatuko dituzte batez beste Gabonetako Loterian, eta Nafarroaren kasuan 55,08 eurokoa izango da batez besteko gastua.

Espainiako Estatu osoa aintzat hartuta, batez bestekoa 62,72 eurokoa izango da, 2014an baino 1,22 euro gehiago, Estatuko Loteria eta Apustuek biztanleko egindako aurreikuspenaren arabera.

Erkidegoka, Gaztela eta Leon izango da gehien gastatuko duena, 93,03 eurorekin, eta atzetik geratuko dira Errioxa, (88,67), Asturias (88,5), Aragoi (87,37), Madril (76,95) eta EAE.

Bien bitartean, aurten biztanleko gutxien gastatuko dutenak Melilla (13,07 euro), Ceuta (13,49), Balearrak (35,8), Kanariak (40,68), Andaluzia (44,51), Extremadura (47,93) eta Nafarroa (55,08) izango dira.