Zozketa
Gabonetako Loteriari begira, zortearen zain
agentziak | erredakzioa
2015/12/22
Zozketak 2.240 milioi euro banatuko ditu saritan, eta 'Potoloa' eramaten dutenek 400.000 euro jasoko dituzte dezimoko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gabonetako Loteriak 2.240 milioi euro banatuko ditu saritan astearte honetan, abenduaren 22an, egingo den zozketan, eta 'Potoloa' eramaten dutenek 400.000 euro jasoko dituzte dezimoko.
Guztira, 24,4 milioi sari banatuko dituzte. 100.000 zenbakidun 160 serie banatu dituzte, 3.200 milioi euro biltzeko asmoz, eta % 70a izango da sarietara bideratutakoa. Bigarren saria 1,25 milioi euroko izango da serie guztiarentzat, eta hirugarrena, 500.000 eurokoa. Gainera, aurreko urtean bezalaxe, 200.000 euroko bi laugarren sari, eta 60.000 euroko zortzi bosgarren sari banatuko dituzte.
Hala, jokatutako euro bakoitzeko, lehenengo sariaren irabazleek 20.000 poltsikoratuko dituzte; bigarrenaren kasuan, 6.250 euro; hirugarrenaren kasuan, 2.500; laugarrenaren kasuan, 1.000; eta bosgarrenaren kasuan, 300.
Gabonetako Loteriaren zozketa Madrilgo Erreal Antzokian izango da, Isabel II.a Plazan, 08:30etik aurrera.
EAEko eta Nafarroako herritarrak daude Espainiako Estatuan gehien eta gutxien gastatzen dutenen artean, hurrenez hurren. Hala, EAEn batez beste 75 euro (74,84) eta Nafarroan 55 euro (55,08) gastatzen dituzte.
Zorte gehien duten hiriburuak
Bilbok 12tan lortu du sari 'Potoloa'; Donostiak, sei alditan; Iruñeak, hirutan; eta Gasteizek, bitan besterik ez.
Gehien errepikatu den amaiera
Bost zenbakia da lehenengo sarian gehien errepikatu den azken zenbakia, dagoeneko 32 alditan egokitu baita amaiera hori duen lehenengo saria.
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)