Cargando...
Itxi

Zozketa

Gabonetako Loteriaren sari nagusia, 79.140a, Almerian saldu dute

Agentziak | Erredakzioa

2015/12/22

12:13an irten da saria. Roquetas del Mar herriko 2. zenbakiko administrazioan saldu dute, oso-osorik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

79.140, horixe izan da Gabonetako Loteriaren saria nagusia. Kostatu zaio ateratzea, baina, azkenean, 12:13 zirenean, abestu dute Lorena Stefan eta Nicol Valenzuela San Ildefonsoko haurrek.

Serieko lau milioi euroko saria du, beraz, dezimo bat duenak 400.000 euro poltsikoratuko ditu (zergei dagokiena kendu beharko zaio kopuru horri).

Roquetas del Mar (Almeria) herriko 2. zenbakiko administrazioan saldu dute, oso-osorik (160 serie). Lehen aldia da sari potoloa herri horretan egokitzen dena, ez, ordea, Almerian, El Ejidon eta Tijola udalerrietan ere tokatu delako inoiz.

Gabonetako Loteriaren historian, 21 aldiz amaitu da sari nagusia 0an.

>.