Cargando...
Itxi

Zozketa

5.163a, Gabonetako Loteriako hirugarren saria, Portugaleten irten da

Agentziak | Erredakzioa

2015/12/22

Gorbea Mendi plazako 1. zenbakian dagoen administrazioan saldu dute zenbakia.

Argazkia: EFE.

Portugaleten (Bizkaia), Gorbea Mendi plazako 1. zenbakian dagoen administrazioan, saldu dute Gabonetako Loteriaren hirugarren saria, alegia, 5.163 zenbakia.

Dezimo bat duenak, hortaz, 50.000 euro irabazi ditu (horri zergei dagokiena kendu behar zaio).

Hirugarren saria oso banatuta izan da. Portugaleteko aipatutako administrazioan ez ezik, ondorengo tokietan ere saldu dute: Almerian, Castellon, Huescan, Ciudad Realen, Pontevedran, Valentzian, Badajozen, Madrilen, Alacanten, Bartzelonan, Las Palmasen, Salamancan, Santa Cruz Tenerifekoan, Albaceten, Asturiasen, Burgosen, Kordoban, Gironan, Huelvan, Lugon, Murtzian, Lleidan, Tarragonan eta Zaragozan.