Cargando...
Itxi

Zozketa

Gabonetako loteria salgai dago jada

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2016/07/12

Guztira 2.310 milioi banatuko ditu saritan, eta 20 euro ordaindu beharko dira aurten ere dezimo bakoitzeko.

Inmaculada Garcia Martinez Espainiako Loteria eta Apustuen erakundeko presidentea. Argazkia: EFE

Gabonetako loteria salgai jarri dute jada Estatuko 10.800 salmenta-puntuetan. Guztira, zenbaki bakoitzeko 165 serie jarri dituzte zirkulazioan, iaz baino bost gehiago, eta 2.310 milioi euro banatuko ditu aurten saritan, iaz baino 70 milioi euro gehiago.

Hala jakinarazi du Inmaculada Garcia Martinez Espainiako Loteria eta Apustuen erakundeko presidenteak Gabonetako loteriaren aparteko zozketaren aurkezpenean. Aurten saritan 70 milioi euro gehiago banatuko dituztela azpimarratu du.

Gabonetako loteriak 165 serie eta serie bakoitzeko 100.000 zenbaki izango ditu.

Sari nagusiak 4 milioi euro banatuko ditu serie bakoitzeko; 400.000 euro, dezimoko.

Bigarren saria 1.250.000 eurokoa izango da serie bakoitzeko, eta hirugarrena, 500.000 eurokoa.

Laugarren sariek 200.000 euro banatuko dituzte serieko, eta bosgarren sariek, 60.000 euro.

Dezimo bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko dira aurten ere.

ira aurten ere.