Zozketa
66.513, Gabonetako loteriako sari nagusia
EITB.EUS
2016/12/22
Osorik Madrilen saldu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gabonetako Loteriako sari nagusia edo lehen saria, 66.513 zenbakiari dagokiona, Madrilen saldu da osorik.
Serie bakoitzak 4.000.000 euroko saria du, hortaz, dezimo bat duenak 400.000 euro poltsikoratuko ditu.
Lehen saria 11:57ean irten da, zazpigarren taulan, eta Nicol Valenzuela eta Lorena Stefan San Ildefonsoko haurrek abestu dute. Sari nagusiaz gain, aurtengo bosgarren sarietako bat ere abestu dute. Gainera, iaz ere sari potoloa abestu zuten.
Lehen saria Madrilgo Itxaropenaren pasealekuko loteria administrazioan saldu dute oso-osorik.
Informazio gehiago, laster
gehiago, lasterBideoak (2)
Informazio gehiago (1)