Cargando...
Itxi

Loteria lapurreta

Milioi askotako lapurreta egin dute Madrilgo administrazio batean

Erredakzioa

2011/12/14

Doña Manolita administrazioak, berriz, zorte hobea izan du, lapurrek ez baitute dirua eramaterik lortu.

Jendea Doña Manolita administrazio aurrean itxaroten. Cincodias.com-etik ateratako argazkia

Moratalaz auzoan dagoen Loteria administrazio batek lapurreta bat pairatu du Gabonetako Zozketa izateko astebete eskas geratzen denean. Hori gertatu bitartean, "Doña Manolita" administrazioak ere lapurreta saiakera izan da, baina kasu honetan sorte hobeagoa izan dute, lapurrek ez baitute dirua eramatea lortu.

Nahiz eta kutxa gotorra zabaltzea lortu ez, eskudirutan eta loteria bilketetan diru kopuru handia ostu zuten. Halaber, hainbat gauza utzi zituzten lokalean, pikotx bat, eguzkitako betaurrekoak eta bihurkinak, besteak beste.Agenteek, oraingoz, ez dute lapurretarekin zerikusirik duen atxiloketarik egin, eta kasua Madrilgo Polizia Judizialaren eskuetan utzi dute.Agenteek, oraingoz, ez dute lapurretarekin zerikusirik duen atxiloketarik egin, eta kasua Madrilgo Polizia Judizialaren eskuetan utzi dute.

Lapurreta saiakera Doña Manolita administrazioan

Doña Manolita administrazioak ere lapurreta saiakera jasan zuen igandean, baina lapurrek ez zuten ezer eramaterik lortu. 23:00ak aldera zaintza-kamerek ate nagusia ez den sarrera batetik bi txanodun sartzen grabatu zituzten. Gaur administrazio irekitzerakoan ohartu dira lapurreta saiakeraz, eta Poliziari eman diote horren berri.