Zozketa
Bosgarren sariak Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan jausi dira
Erredakzioa
2011/12/22
03643, 08128, 33003, 92202, 22418, 62718, 57038 eta 34001 zenbakiek 60.000 euro banatuko dituzte serie bakoitzeko. Sariak oso banatuta daude.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bestalde, 08128 zenbakia ere bosgarren saria izan da eta Errenterian (60.000 euro utzi ditu) eta Bilbon (lauaxeta, 10 eta Poza Lizentziatua, 45) saldu dute.
33003 zenbakia ere bosgarren saria izan da. Sestaon 2,4 milioi euro utzi ditu. Sestaoko Iberiako lotería administrazioak 40 serie saldu ditu eta, hortaz, 2.400.000 euro banatu ditu.
62.718 zenbakia ere bosgarren saria izan da eta Errenterian, Iruñean eta Leioan saldu dute. Iruñako Gaztelu Plazan kokatutako 20. administrazioak 136 serie saldu ditu.
99202 zenbakia Madrilen, Galizian eta Sorian jausi da.
22418 zenbakia oso-osorik Valentzian saldu dute.
57038 oso banatuta izan den arren, Euskadin ez da ezer tokatu.
34001 zenbakia oso banatuta egon da, baina Portugaleten (Castaños Generalaren kalean dagoen administrazioan) ere jausi da.