Zozketa
3 tabernek eta etxekoandre elkarte batek irabazi dute sari nagusia
Erredakzioa
2011/12/22
Taberna sarituak Huesca hiriburuko "Esperanza" eta "Carlitos" eta Tardienta herriko "Boira" izan dira. Horiez gain, Sodetoko etxekoandre elkarteak ere irabazi du.
Gabonetako Loteriaren sari nagusia Huescako Grañen herrian dagoen administrazio bakarrak saldu du. Bertan dezimoak erosi zituzten Huesca eta Tardienta herrietako hiru tabernek eta Sodetoko etxekoandre elkarteak izan dira aurtengo edizioko sari nagusia irabazi dutenak.
58.268 zenbakia berak soilik saldu duela esan du María Pilar Azagra Grañeneko administrazioko loteria-saltzaileak, eta gainera dezimo ia guztiak saldu direla gaineratu du, "dezimo gutxi batzuk ezik".
Taberna sarituak Huesca hiriburuko "Esperanza" eta "Carlitos" eta Tardienta herriko "Boira" izan dira. Horiez gain, probintzia berdineko Sodetoko etxekoandreen elkarteak ere irabazi du. Nahiz eta 2.000 biztanleko herri horretan dezimoren bat geratu, gehienak herritik kanpo joan dira.
"Ez naiz dezimo batekin ere geratu"
"Zoritxarrez ez naiz saritutako dezimo batekin ere geratu, baina oraindik ez dut pentsatzeko astirik ere eduki", esan du María Pilarrek. Dena dela, irabazleek xanpain botilak oparitu dizkiote, "nahiz eta oraindik ez dudan zabaltzeko astirik izan", esan du barre artean.
"Oso zoriontsu nago hurbileko jende askori tokatu zaiolako. Hemen, herrian, jende gehiago zegoen, baina krisiarekin askok alde egin behar izan dute. Espero dut gutxinaka gora egitea", azpimarratu du