Zozketa
'Nire txikiak abestu du, nire txikiak sari nagusia abestu du'
Erredakzioa
2011/12/22
"Guri tokatuko balitzaigu bezalakoa da" esan die Gisellek malko artean bertaratutako komunikabide guztiei.
Ia goizeko hamarretan, loteriaren sari nagusia abestu bezain pronto, Giselle izeneko gazte dominikar batek "nire txikiak abestu du, nire txikiak sari nagusia abestu du" ohiukatu du, Madrilgo Kongresu Jauregiko arreta guztia bereganatuz.
Giselle ez da umearen ama, baina bardin da. Ekuadorreko María Jose neskarekin batera, San Ildefonsoko Johan izeneko umeak abestu du aurtengo lehenengo saria, eta lan horretan, bere familiaren eta lagunen laguntza izan du. "Guri tokatuko balitzaigu bezalakoa da" esan die Gisellek malko artean bertaratutako komunikabide guztiei.
Gisella eta Johanen ama etxe berdinean bizi dira, eta biak batera joan dira "beraien umea" ikustera. Gaur aurreko edizioetan abestu duen Camila izeneko arrebak lagundu die, aurtengo zozketan ez baitu parte hartzeko paradarik izan. "Dena dela, gaur nire ametsa bete da", esan du Gisellek.
Negar egiteko gogoak
58.268 zenbakia abestuz, Johan eta María Josek zoriontasuna eraman dute Grañenera( Huesca), 4 milioiko saria utzi baitute bertan. Hedabideei kontatu dien bezala, bere "gabonetako ametsa" betetzeko gogoarekin irten da, baina sari nagusia abestu duenean "negar egiteko gogoa" sartu zaiola onartu du.
13 urteko María Jose ere hunkitu egin da, baina nahiko lotsatia denez txarto pasa duela esan du. "Oso hunkituta sentitu nahiz, ez nuen abestea espero, gainera lotsa asko ematen zidan zeuden kamara guztiengatik, baina oso pozik nago". "Oso urduri jarri naiz Johanen eskuan lau milioiko bola ikusi dudanean" esan du umeak. Saridunek zenbakia abestu duten umeez gogoratzen badira, familiarekin bidai bat egitea gustatuko litzaioke.