Cargando...
Itxi

Kontuan hartzeko aholkuak

Loteria Interneten erostearen arriskuak

Erredakzioa

2012/12/04

Kontsumitzaileen elkarteek Gabonetako loteriaren dezimoak Interneten erostearen arriskuen berri eman dute.

2011ko Gabonetako loteriaren zoketa. Argazkia: EFE

Erabiltzaileen eta Kontsumitzaileen Federazio Independenteak (FUCI) Gabonetako loteriaren dezimoak Interneten erostearen arriskuaz ohartarazi du eta hainbat gomendio azaldu ditu.

Gustavo Samayoa FUCIko presidenteak azaldu duenez, "argi dago dezimo elektroniko bat erostearen abantaila, baina iruzur baten biktima ez izateko hainabt gomendio kontuan izan behar dira". Horien artean, Samayoak webgune seguruak bisitatzea gomendatu du; hau da, helbidean 's' (https://www.) duten edo giltzarrapo bat duten webguneetan erostea.

Horregatik, webgune susmagarriak, identifikaziorako sakelako telefono baten zenbakia eskaintzen duten atariak eta akats ortografikoak dituztenak ekidin behar direla azaldu du.

Erosi aurretik, webgune horretako segurtasunari buruzko azalpenak irakurri behar dira ordaintzeko eta dezimoa itzultzeko baldintzak ezagutzeko. Helbide fisikorik ez duten webguneak susmagarriak dira.

Gainera, gomendagarria da ordenagailu publikoetan erostean, biruskontrakoa berritzea eta pasahitzak zenbakizko teklatuarekin ez idaztea.

Pasahitz segurua izatea eta Interneten erosketak egiteko beti kreditu txartel berdina erabiltzea ere garrantzitsua da. Gainera, ahal bada, kreditu txartelak erabiliko den diru kopurua bakarrik izan behar du.

Horrez gain, kontsumitzaileen elkarteak konfirmazio emailak gorde behar direla esan du; izan ere, erosketa hori egin dugula erakusten duen agiri bakarra da.