Cargando...
Itxi

Zozketa

13.437, Gabonetako Loteriaren sari nagusia

EITB.EUS

2019/10/14

Madrilen, Coruñan, Murtzian eta Lugon tokatu da, besteak beste. Zozketa amaitzear zela, 13:00etan atera da saria.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Berantiarra izan da aurten Gabonetako Loteriaren sari potoloa. Zozketa amaitzear zela, 13:00etan, atera da zorioneko zenbakia: 13.437. Serieko 4.000.000 euro banatuko ditu, hau da, dezimoko 400.000 euro.

Bigarren, laugarren eta bosgarren sarietan ez bezala, sari nagusi honek ez du zorterik ekarri Euskal Herrira, eta Estatuko beste eskualde batzuetan egokitu da: Madril, Cadiz, Murtzia, Valentzia, Albacete, Caceres, Coruña, Logroño, Las Palmasen, Leonen, Lugon eta Murtzian.

1990etik beranduen atera den sari nagusia izan da 2014koa. Orain arte, 2005eko zozketan irten zen beranduen, 12:10ean.

Bitxikeria bat: sari potoloak 80 milioi euro banatu ditu Cadizeko El Bosque herrian. Herri horretan 2.000 lagun bizi dira.