Zozketa
Hirugarren saria, 07.637 zenbakiduna, Hospitaleten saldu da osorik
eitb.eus
2019/10/14
Dezimo bakoitzeko 50.000 euroko saria banatuko du zenbaki horrek.
2014ko Gabonetako Loterian diru gehien banatzen duen hirugarren saria, 07.637 zenbakiduna, Hospitalet de Lobregat udalerrian saldu da oso osorik.
Dezimo bakoitzeko 50.000 euroko saria banatuko du zenbaki horrek.
Gainera, 07.617 zenbakiak zori ona ekarri du Euskal Herrira. Izan ere, Gabonetako Loteriaren laugarren sarietako bat egokitu zaio eta 16 euskal udalerritan saldu dute, besteak beste Donostian, Bilbon, Barakaldon, Abanto-Zierbenan, Tuteran, Gasteizen, Zarautzen, Oiartzunen, Bergaran, Gernikan, Urtuellan, Sondikan, Iruñean eta Irunen.