Itxi

Zozketa berezia

Loteria Nazionalak milioi bat euro utzi ditu Gasteizen

Erredakzioa

2015/04/16

17. Administrazioak 93.951 zenbakiaren 10 dezimo saldu ditu. Minbiziaren Aurkako Elkartearen aldeko zozketa berezia izan da larunbat honetakoa.

Minbiziaren Aurkako Elkartearen aldeko Loteria Nazionalaren zozketa bereziak milioi bat euro banatu ditu Gasteizen (Araba),  Olaguibel kaleko 17. Administrazioak 93.951 zenbakiaren 10 dezimo saldu ostean. Dezimo bakoitzari 100.000 euro egokitu zaie.

Zozketa horretako sari berezia 3. frakzioaren 10. serieari egokitu zaio. 17. Administrazioan, ordea, ez da sari bereziaren dezimorik saldu, 1. seriearen 10 dezimo baino ez jaso zituelako. Larunbat honetako zozketa berezirako dezimo bakoitzak 12 euroko kostua zuen.

2011ko abenduan administrazio horrek Loteria Nazionalaren lehenengo sari bat saldu zuen.

Bestalde, gaurko zozketaren hirugarren saria Estatuko hainbat udalerritan saldu dute, tartean, Berrizen (Bizkaia).

ong> (Bizkaia).