Cargando...
Itxi

ZOZKETA

13378 eta 61207, loteriako bi laugarren sariak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/12/22

Serie bakoitzeko 200.000 euroko saria du; hortaz, dezimo bat duenak 20.000 euro poltsikoratuko ditu.

Gabonetako loteriaren zozketa. Argazkia: EFE

Laugarren sarietako bat, atera den lehena, 13378 zenbakiari egokitu zaio. Serie bakoitzak 200.000 euroko saria du; hortaz, dezimo bat duenak 20.000 euro poltsikoratuko ditu.

Zenbaki hori 13:00etan irten da, bederatzigarren taulan, eta San Ildefontsoko haurrek abestu dute. Vinaròsen (Castello) eta Castello hiriburuan, Priego de Córdoba herrian (Kordoba) eta Vigon. 61207 zenbakia, berriz, Candásen (Asturias) saldu da osorik.

2014tik, egunean bertan kobra daitezke Gabonetako loteriako sariak; hain justu, abenduaren 22ko iluntzetik aurrera.

 

 

p>