Itxi

Bitxikeriak

Gabonetako Loteriaren bitxikeriak

Erredakzioa

2019/10/14

Aurten Gabonetako Loteriak 200 urte beteko dituela

Gabonetako Loteriaren lehenengo zozketa 1812an egin zuten, baina hasieran ez zen izen horrekin ezagutzen, honekin baizik: Prósperos Premios (sari oparoak).

Zozketaren historia osoan, bakarrik bi zenbaki errepikatu dira: 15.640 (1956 eta 1978 urteetan atera zen) eta 20.297 (1903an eta 2006an atera zen).

Bestalde, lau alditan bakarrik izan ditu loteria zozketa azken hiru zifrak errepikatuta: 25.444, 25.888, 35.999 eta 55.666.

Berrehun urteko historian, Gabonetako Loteriako sari nagusia 32 alditan amaitu da 5 zenbakiarekin; hori izan da, bada, jokatutako dirua gehien itzuli duena. 26 aldiz izan du sari potoloak 4 edo 6 amaieran, eta gutxien errepikatu dena 1 izan da, 8 aldiz bakarrik izan baitu amaiera hori.

Urtero lehenak saltzen, zenbaki esanguratsuak izaten dira, gaurkotasunarekin lotutakoak: jende famatuaren heriotza eguna, hondamendi edo zoritxar batena, eta abar. Dena den, behin bakarrik atera da horrelako zenbaki bat sari nagusien artean.

Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten datari dagokion zenbakia (14431) bosgarren sari batekin saritu zuten behin. Elxeko Ateneo Errepublikanoan saldu zuten.

Sari goiztiarrena 2004an abestu zuten, zozketa hasi eta hiru minutura, goizeko bederatziak eta laurdenetan, hain zuzen. Loteria-ontzitik atera zen 39. bolatxoa izan zen; lehen taulako bigarren alanbrean zeuden oraindik

Euroa lehenengoz erabili zen urtean ere bitxikeria bat izan zen. Zozketa ohi baino bederatzi minutu lehenago bukatu zen, San Ildefonsoko umeek denbora gehiago behar izaten baitzuten lehen, esaterako, “150.000 pesetas” kantatzeko, orain “1.000 euros” abesteko baino.

Aurten, beste bitxikeria bat gertatu da zozketa nagusiarekin lotuta: Athletic Clubek loteria ontzi ofiziala erabili zuen Europa Ligako eta Errege Kopako finalen sarrerak zozkatzeko.

Gabonetako Loteriaren lehenengo zozketa 1812an egin zuten, baina hasieran ez zen izen horrekin ezagutzen, honekin baizik: Prósperos Premios (sari oparoak). Zozketaren historia osoan, bakarrik bi zenbaki errepikatu dira: 15.640 (1956 eta 1978 urteetan atera zen) eta 20.297 (1903an eta 2006an atera zen). Bestalde, lau alditan bakarrik izan ditu loteria zozketa azken hiru zifrak errepikatuta: 25.444, 25.888, 35.999 eta 55.666.Berrehun urteko historian, Gabonetako Loteriako sari nagusia 32 alditan amaitu da 5 zenbakiarekin; hori izan da, bada, jokatutako dirua gehien itzuli duena. 26 aldiz izan du sari potoloak 4 edo 6 amaieran, eta gutxien errepikatu dena 1 izan da, 8 aldiz bakarrik izan baitu amaiera hori.Urtero lehenak saltzen, zenbaki esanguratsuak izaten dira, gaurkotasunarekin lotutakoak: jende famatuaren heriotza eguna, hondamendi edo zoritxar batena, eta abar. Dena den, behin bakarrik atera da horrelako zenbaki bat sari nagusien artean.Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten datari dagokion zenbakia (14431) bosgarren sari batekin saritu zuten behin. Elxeko Ateneo Errepublikanoan saldu zuten.Sari goiztiarrena 2004an abestu zuten, zozketa hasi eta hiru minutura, goizeko bederatziak eta laurdenetan, hain zuzen. Loteria-ontzitik atera zen 39. bolatxoa izan zen; lehen taulako bigarren alanbrean zeuden oraindikEuroa lehenengoz erabili zen urtean ere bitxikeria bat izan zen. Zozketa ohi baino bederatzi minutu lehenago bukatu zen, San Ildefonsoko umeek denbora gehiago behar izaten baitzuten lehen, esaterako, “150.000 pesetas” kantatzeko, orain “1.000 euros” abesteko baino.Aurten, beste bitxikeria bat gertatu da zozketa nagusiarekin lotuta: Athletic Clubek loteria ontzi ofiziala erabili zuen Europa Ligako eta Errege Kopako finalen sarrerak zozkatzeko.