Kargatzen...
Itxi

Durangoko Azoka

EITBk argitaratutako hiru liburu, Durangoko Azokan eskuragarri

EITB

Leer en Castellano

'EITBren Estilo Liburua', 'Euskara kolokialaren eskuliburua' eta ETBren sorkuntzaren inguruko liburua salgai izango dira Durangoko Azokan.

EITBk argitaratutako liburuak Durangoko Azokan. Argazkia: EITB

EITBk argitaratutako hiru liburu eskuratu ahal izango dira aurtengo Durangoko Azokako dendan birtualean: EITBren Estilo Liburuaren hirugarren edizioa, Euskara kolokialaren eskuliburua eta ETBren sorkuntzaren inguruko liburua salgai izango dira Durangoko Azokako denda birtualean.

EiTBren estilo liburua kazetaritzako jardunbideak eta arauak, eta informazioaren tratamenduaren irizpideak jasotzen dira. Estilo liburua EiTBko profesionalen eskakizun historikoa asebetetzera dator, egunero sortzen diren kezka eta zalantzak argitzeko. Lana, komunikazioaren profesionalei zuzenduta dago, bai eta komunikatzaileak prestatzen dituen irakaskuntzako eta unibertsitateko munduari ere; halaber, komunikabideen bitartez jasotzen duten informazioaren kalitateaz kezkatuta dauden herritarrei. Aurten libururen hirugarren edizioa argitaratu da.

Euskara kolokialaren eskuliburua kaleko eta lagunarteko euskarari buruzko lehen liburua da, batik bat sorkuntzaren eta irakaskuntzaren arloetan ari direnentzat baliagarria izateko helburua duena. Hutsune handi bat betetzera dator, orain arte ez baitzegoen lagunarteko euskararen deskribapen osorik, hasi ahoskeratik, deklinabidetik eta aditzetik sintaxiraino eta hiztegiraino. Eskuliburua Asier Larrinaga Larrazabal EITBko Euskara Zerbitzuko buruak prestatu du, eta UEUren webgunean eta Durangoko Azokaren denda birtualean eskura daiteke. 

Así nació la Televisión del País Vasco liburua ere izango da eskuragarri. Iñaki Agirregomoskortak idatzikotakoa da, Alberdania argitaletxeak argitaratutakoa. ETBren sorkuntzaz eta Euskal Telebistaren historia du liburuak ardatz.

Informazio gehiago (1)