Azken ordukoa eta analisia
"En Jake" berezia, Pedro Sanchezek Kongresuan egingo duen agerraldia hizpide, gaur arratsaldean, ETB2n
EITB
Xabier Lapitzek eta Leire Torrek gidatuta, 17:30ean hasiko da "Especial Legislatura En Jake" izeneko berezia. Goizean, nola ez, Diputatuen Kongresuko osoko bilkuraren jarraipen berezia egingo du Lapitzek, 11:30etik aurrera.
Xabier Lapitz
Gaur, uztailak 9, hitzordu bikoitza dugu "En Jake" saioarekin: goizean 11:30ean eta arratsaldean 17:30ean. Izan ere, lehen ordutik, Xabier Lapitzek gertutik jarraituko du Pedro Sanchezen agerraldia Diputatuen Kongresuan. Hitzaldiaren berri emateaz gain, hainbat alderdi politikoren erreakzioak jasoko dituzte, Madrildik jarraipen berezia eginez. Analisia eta eztabaida ere ez dira faltako, Rut Martinez, Oskar Bañuelos, Pau Blasi eta Braulio Gomezen eskutik.
Arratsaldean, 17:30etik aurrera, "Especial Legislatura En Jake" hasiko da, kasu honetan Leire Torrek eta Lapitzek berak aurkeztuta. Osoko Bilkurak ematen duen guztia aztertuko dute, erreakzio, zuzeneko konexio eta guzti eginda, bai Madrilen, bai Euskal Herrian. Ibone Txertudik, Itziar Irazabalek, Pedro Gorospek eta Juan Muñoz Barojak osatuko dute analisi-mahaia, eta hainbat politologori egindako elkarrizketekin osatuko da.
Leire Torre