Itxi

FIKZIOA

"Zeru Ahoak" minisailaren amaiera, igande honetan, ETB1en

EITB

Leer en Castellano

'Zerua itsaso zikin bat da' izeneko laugarren eta azken atalean jakingo dugu Nerea Garcia inspektorea ikertzen ari den kasuaren amaiera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Koldo Almandozek zuzendu eta Nagore Aranburu protagonista duen "Zeru Ahoak" minisailaren laugarren eta azken atala igande honetan eskainiko da, 22:00etan, ETB1en. Ostegunetik PRIMERAN euskarazko streaming plataforman ikusgai dagoen Zerua itsaso zikin bat da izeneko kapituluan jakingo dugu Nerea Garcia inspektorea ikertzen ari den kasuaren amaiera.

EITBk 2020an estreinatutako "Hondar Ahoak" arrakastatsuaren bigarren zatia da "Zeru Ahoak": Nerea Garcia bolada txarra pasatzen ari da eta ez da bere Bilboko etxetik apenas ateratzen. Lau urte igaro dira Ertzaintzatik kanporatu zutenetik. Erritualen batean hildako emakume baten gorpua agertzen denean, bere nagusi ohiak ikerketarekin laguntzeko eskatu dio. Alabaina, Nereak ez du susmatzen iraganeko eta orainaldiko mamuek hiriko estoldetara jaistera behartuko dutela, non ezer eta inor ez diren diruditenak.

Nagore Aranbururekin batera, antzezleen artean daude Josean Bengoetxea, Ramon Agirre, Sara Cózar eta Miren Gaztañaga, besteak beste. Koldo Almandoz eta Harkaitz Canorena da gidoia; eta musika, berriz, Aitor Etxebarriak sortu du.

Txintxua eta Garabi Films ekoiztetxeen lanak historia egin du aurtengo Donostia Zinemaldian, Sail Ofizialean parte hartu duen  lehen euskarazko seriea izan baita.


 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)