Donostiako Jazzaldia
Jamie Cullumek Zurriolan emandako kontzertua ikusgai, larunbatean, ETB1en
EITB
Aurtengo Donostiako Jazzaldiaren kontzertu sorta eskaintzen ari da larunbat gauetan Euskal Telebista. Halaber, kontzertu bilduma osoa, 14 guztira, PRIMERAN plataforman dago ikusgai. Aurten Donostiako Jazzaldiaren kolaboratzaile bilakatu da EITB.
Jamie Cullum
Larunbat honetan, urriak 18, Jamie Cullum abeslariak Donostiako Jazzaldiaren baitan, uztailean, Zurriolako hondartzan eskaini zuen kontzertu gogoangarria eskainiko da ETB1en (00:45ean). Hain zuzen ere, aurtengo Donostiako Jazzaldiaren kontzertu sorta eskaintzen ari da larunbat gauetan eta PRIMERANen ere kontzertu bilduma osoa, 14 emanaldi guztira, ikusgai daude. Aurten, 60. urtemuga bete duen Jazzaldiaren kolaboratzaile bilakatu da EITB.
Honakoak dira kontzertu sorta osatzen duten emanaldiak, Zurriolako hondartzan Jamie Cullumek eta The War and Treatyk emandakoez gainera: Chillida Lekun izandako bi saio (Baskolombian batetik eta Marco Mezquidak eta Iñaki Salvadorrek eskainitakoa bestetik); orobat, Frigo Guneko Pianoforte eta Minyo Crusadersen saioak eta FNAC Gunean Pete Roth Trío Bill Brufordekin eta Naissam Jalal Landscapes of Eternity eskainiko dira.
Zikloa osatzeko Trinitate plazan izandako emanaldiak bildu dira: Steve Coleman & Five Elements eta Kurt Elling & The Yellowjackets; Marc Ribot: Hurry Red Telephone eta Dee Dee Bridgewater; Kismet: Dave Holland & Chris Potter Quartet, eta, azkenik, Chicuelo eta Marco Mezquida, elkarrekin.