Itxi

Finala

P. Etxeberria vs Zabala Lau T'erdiko final handia, igandean, EITBko kanaletan

EITB

Profesional talde zabala arduratuko da pilotaren zirrara eta ikusgarritasuna ikus-entzuleei helarazteaz ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en.

2025eko lau t'erdiko finala: P.Etxeberria VS Zabala

Igande honetan (azaroak 16) Peio Etxeberriak eta Javi Zabalak Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko duten Lau T'erdiko Txapelketako finala zuzenean ikusi eta entzungo da EITBko hedabideetan: ETB1, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta eitb.eus.

"ETB Kantxa" saioa 16:35ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en Elordi-Rezusta / Laso-Iztueta atariko partidarekin. Jaialdiaren kontakizuna Xabier Euzkitzek, Elena Azpeitiak, Abel Barriolak eta Mikel Idoatek egingo dute. Behin finala amaituta, Jon Balenziagak hartuko du gidaritza, partidaren analisia egiteko eta bi protagonistak elkarrizketatzeko. Olatz Arrizabalaga pilotaria izango du lagun, Barriola eta Idoaterekin batera.

Bestalde, Euskadi Irratian Kepa Iribarrek, Oinatz Bengoetxeak, Txetxu Urbietak eta Haritz Gallastegik kontatuko dute partida Bizkaia pilotalekutik zuzenean "Hiru Erregeen Mahaia" saioan. Radio Euskadiren kasuan, "Kirol Festa" saioaren barruan jarraitu ahal izango da emankizuna Mikel Bilbao, Gontzal Mendibe eta Imanol Agirreren eskutik.