Gabonak EITBn
Olentzero eta Mari Domingi EITBra etorriko dira ostiral honetan, abenduak 19
EITB Media
16:00etatik 19:00etara egongo dira Bilboko beheko harreran, haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten. Abenduak 23 (asteartea), Olentzerok eta Mari Domingik Bilboko kaleetan zehar egingo duten ibilaldia zuzenean jarraitu ahal izango dugu streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera.
Mari Domingi eta Olentzero EITBn
Gabon gauean opariak banatu aurretik, Olentzero eta Mari Domingi EITBren Bilboko egoitzako atariko harreran izango dira ostiral honetan (abenduak 19), 16:00etatik 19:00etara. Bertaratzen diren haurrek gutuna eman ahal izango diete eta argazkiak ateratzeko beta izango dute.
Abenduak 23 (asteartea), Olentzerok eta Mari Domingik Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejira zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.
Carlton Hoteleko balkoitik ohiko agurra egin ondoren, kalejiran abiatuko dira biak, mitologiako pertsonaiak (galtzagorriak, Lamia, Basajaun…), zanpantzarrak, dantzariak eta musikariak ondoan dituztela. Kale Nagusian behera osatuko duten ibilbidea eta Arriaga plazan egingo duten ikuskizuna Euskal Telebistaren bidez jarraitzeko aukera izango da.