Itxi

4.atala

Kapitainen bilera berezia eta kaiola barruko lehia, gaur gauean, "El Conquistador del Caribe" saioan

EITB

Leer en Castellano

Audientzia-liderra izan genuen abentura realitya. Irabazlerik gabe bukatu zen immunitate jokoa eta, gaur bertan, egunik zailenari egin beharko diote aurre Udak, Yamik eta Rebek: 22:15ean, ETB2n, ETB ON plataforman eta eitb.eus-en. Saioaren inguruko atala estreinatuko du Radio Euskadik.

Rebe, Uda eta Yami

"El Conquistador del Caribe" astelehen gaueko liderra izan genuen atzokoan ere. Irabazlerik gabe bukatu zen immunitate jokoa, infernu-hormaren gogortasunaren eta hiru taldeen estrategien porrotaren ondorioz. Beraz, dena dago erabakitzeke hiru kanpamenduetan. Uda, Yami eta Rebe aukeratu dituzte, eta orain arteko egunik zailenari aurre egin beharko diote, kapitainen batzarrak sortutako nahasmenduaren erdian. Izan ere, Carra, Marcela eta Aritzekin bilduko da Patxi Alonso, eta kapitainei gustatuko ez zaien albiste bat emango die. Ikusiko dugu batzar horrek nola eragiten dion bakoitzaren estrategiari. Duelulariek, berriz, kaiola, garfio eta palak dituzte zain, abenturan jarraitzeko lehian; eta, ez dezagun ahaztu, ikurrina eta taldearen garaipena ere egongo dira jokoan (baita horrek dakartzan pribilegioak ere). Zer ekarriko digu abenturaren laugarren atal honek?

"Distrito Euskadi" irratsaioak Eneko Van Horenbeke fitxatu du

Gaurtik aurrera, "El Conquistador del Caribe" saioaren inguruko atal berezia izango du astero Radio Euskadiko arratsaldeko saioak. Astearteetan izango da hitzordua, 17:30-18:00 tarten. Gainera, Xabier Garcia Ramsdenek eta bere lantalde osoak Eneko Van Horenbeke conquistologoa izango dute alboan, asteleheneko atalean gertatutako guztia aztertu eta astearte gaueko atalari begira giroa berotzeko.

Astearte honetan, 22:15ean, atal berria ETB2n, ETB ON plataforman eta eitb.eus-en.

Atal guztiak, noiznahi eta nonahi, ETB ON plataforman

Albisteak (1)

Informazio gehiago (3)