Urtarrilaren 30etik aurrera
"Irabazi Arte!" telesailaren 5. denboraldia, dagoeneko PR1MERAN plataforman
EITBren euskarazko streaming plataformara iritsiko da lehenik Printzesak futbol taldearen abenturak kontatzen dituen telesaila, eta astebete geroago ETB1en izango da.
Denboraldi honetako kartela
Ostiral honetan, urtarrilak 30, estreinatuko da EITBren PR1MERAN eta MAKUSI plataformetan "Irabazi Arte!"ren bosgarren denboraldia. Arenek eta bere lagunek institutuko azken urteari egingo diote aurre. Kurtsoa lasaia izango dela uste arren, Learo klubeko festa egunean gertatutakoak soka luzea ekarriko du. Lehen atalean jakingo dugu nor den igerilekuan agertu zen hildakoa, eta horrekin batera, atal berrietan, jokalarien arteko gorabehera gehiago izango ditugu: bikote eta familia harremanak; Malen eta Liliren abenturak; institutura iritsiko diren ikasle berriak…
Bi aktore berri izango ditugu denboraldi honetan: Unai Arana (Aimar) eta Markel Uranga (Ekain). Horiekin batera, dagoeneko ezagunak ditugunak: Sua Enparantza (Arene), Alvaro Garayalde (Peio), Jose Ramon Soroiz (aitona), Joana Garinato (Lili), Joan Bailador (Malen), Nahia Sillero (Nora), Ainhoa Azpitarte (Olatz), Ane Garmendia (Itsaso), Angela López (Alaitz), Aritz Basterra (Jon), Ander Rovira (Gorka), Iker Barandiaran (Galder), Ugaitz Amundarain (Kepa), Ibai Ugarte (Amets), Tessa Andonegi (Idoia), Dorleta Urretabizkaia (Eunate) eta Iker Galartza (Larra).
Otsailaren 6an helduko da "Irabazi Arte!" telesaila ETB1era.