21:50ean
Elgoibarko Trinitateetako Danborrada, gauean, ETB1en
A.A. | EiTB
Imanol Artolak eta Maite Eskarmendik gidatuko dute emankizuna.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Elgoibarren Trinitate jaien barruan ospatzen den danborrada eskainiko du ETB1ek larunbat honetan. 21:50ean izango da ikusgai emankizuna, Imanol Artolak eta Maite Eskarmendik gidatuta.
Urtero bezala, danborradarako aukeratutako pieza berdinak joko dituzte parte hartzaileek, hala nola, 'Danborrada', 'Debako martxa, 'Artillero', 'Kazango kosakoak', 'Polka', 'Erretreta', 'Donostiako martxa' eta 'Diana.
Elgoibarko kaleetan zehar bildutako herritarrak elkarrizketatuko dituzte eta egunean zehar jaien inguruan gertatutakoaren berri emango dute erreportajeen bidez.