Itxi

Zeu Zara EiTB Basauri

Zeu Zara EiTB Basauri sariak banatu dituzte

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

San Jose Ikastetxeak, Bridgestonek, Baskonia Mendi Taldeak, Urbi Institutuak, Peto Lezametak eta Eroskik Social Antzokian jaso dituzte sariak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Irrati Telebistak abian jarritako Zeu Zara EiTB Basauri ekimenaren sari banaketa irailaren 20an izan da, Basauri Social antzokian.

Honakoak izan dira Basaurik saritutako enpresa, elkarte eta lagunak: Zeu Zara Solidarioa sailean San Jose Ikastetxeak (Boliviako amaetxearen aldeko kanpaina) jaso ditu bozka gehien; Gure Enpresa atalean Bridgestone gailendu da eta Zeu zara Gure Kutuna atalean Peto Lezameta (Edurre Dantza Taldea, 60. urteurrena). Halaber, Baskonia Mendi Taldeak jaso du Zeu Zara Ingurumenaren Laguna saria eta Urbi Institutuak (Alemaniarekin eskola-trukea) Zeu Zara Gure Enbaxadorea saria. Azkenik, Zeu Zara Dendarik Onena sarirako Eroski aukeratu dute.

Sari banaketa ekitaldia June Ansoleagak eta Borja Perezek aurkeztu dute, eta umorea eta musika ez dira falta izan. Dead Bronco taldearen musika izan da.

Gizartearengandik hurbilago egoteko sortu zuen komunikazio taldeak Zeu Zara EiTB ekimena joan zen urtean. Aurreko saioak Barakaldon, Gasteizen eta Irunen egin ziren, eta oso ondo hartu zituzten bertako hiritarrek. Basauriren ondotik, datozen hilabeteetan, beste zenbait euskal herri esanguratsu izango dituzte protagonista. Guztiei telebista, irrati eta internet bidez jarraipen zabala egingo zaie.

la egingo zaie.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)

Galeriak (1)