Itxi

23:35ean

Birritan txapeldun izandako Rigondeaux kubatarra, gaur gaueko 'Boxeo izarrak' saioan

EITB

Gainera, Violeta Gonzalez, Haritz Lopez de la Calle, Diego Valtierra eta Saul Luna euskal boxeolarien azken neurketak eskainiko ditu saioak.

Gaur, 'Boxeo Izarrak' saioak Guillermo Rigondeaux kubatarrak jokatu duen azken munduko txapelketa eskainiko du. Boxeolari honek birritan irabazi zuen urrezko domina Olinpiar Jokoetan, eta profesional mailan ez du borrokaldirik galdu. Gainera, hamar aldiz izan da munduko txapeldun. Emanaldi honetan, Moises Flores mexikarraren aurka arituko da, orain arteko neurketa guztiak irabazi dituen boxeolari baten kontra.

Bigarren norgehiagoka Ameriketako Estatu Batuetako txapelketa bat izango da. Luis Arias eta Arif Magomedov boxeolariak izango dira protagonistak, eta pisu ertainean neurtuko dituzte indarrak.

Ondoren, ostiralean euskal boxeolariek egin zituzten neurketak eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak';  Violeta Gonzalez, Haritz Lopez de la Calle, Diego Valtierra eta Saul Luna boxeolariena.

'Boxeo Izarrak' gaur gauean izango da ikusgai, 23:35ean, ETB1en.