Kargatzen...
Itxi

DJ Lehiaketa

Gaztearen DJ Lehiaketaren finala ostiralean jokatuko da Dabadaba aretoan

EITB

Leer en Castellano

Lau DJ arituko dira nor baino nor gehiago: Egoitz Palos, Easyer, Skinny Curtis eta Sac Barrios.

Gaztearen DJ Lehiaketa bukaerara iristen ari da eta final handia Donostiako Dabadaba aretoan jokatuko da ostiral honetan (ekainak 22), eta lau DJ arituko dira nor baino nor gehiago: Egoitz Palos, Easyer, Skinny Curtis eta Sac Barrios.

Egoitz Palosek Gaztea webgunearen bitartez egindako bozketan entzuleen babesik handiena lortu ondoren irabazi zuen Entzuleen Saria eta finalerako zuzeneko pasea eskuratu zuen. Easyer, Skinny Curtis eta Sac Barrios epaimahaiak aukeratutako finalisten aurka lehiatuko da.

Epaimahaiaren sariak 1.000 euro emango ditu eskudirutan eta 500 euro materialean, eta entzuleen saria irabazi duenak 500 euro eraman ditu eskudirutan eta beste hainbeste jaso du materialean.

Hiru gonbidatu berezi izango dira Gazteko DJ Lehiaketako finalean: Hakima, aurtengo Maketa Lehiaketako irabazlea; Adrianna Gaultier, iazko DJ Lehiaketako irabazlea, eta Yall kolektiboa, azken hiru urteetan mundu osoan gehien entzun den taldea.

Informazio gehiago (1)