21:00etan
'Euskal Herria Iruñean Kantari', gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
EiTB
Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira ere eskainiko da, Araceli Argüello payadore argentinarra eta Tomasita Quiala repentistaren parte-hartzearekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurko 'Oholtzan' saioan, kultura eta musika estilo ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. 21:00etatik aurrera, Nazioarteko Inprobisatzaileen Biraren emanaldietako baten lagina eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Urriaren 14an Donostiako Antzoki Zaharrean eskainitako emanaldia izango da ikusgai: Araceli Argüello payadore argentinarrak, Tomasita Quiala Kubako repentistak eta Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto bertsolariek hartu zuten parte emanaldian, Saroi Jauregi aurkezle lanetan zela.
22:00etan, Orreaga Fundazioak eta Kantuzaleen Elkarteak antolatutako Euskal Herria Iruñean kantari ikuskizuna eskainiko du 'Oholtzan' saioak. Euskal kantutegiko abesti tradizionalak izango dira entzungai. Euskal Herri osotik bildutako 1.200 kantuzalek ikuskizun paregabea eskainiko dute. Iruñeko leku desberdinetan egingo du geldialdia saioak; Udaletxeko plazan, Burgoen plazan edo Sarasate pasealekuan, besteak beste.
'Oholtzan' saioa 21:00etan hasita izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, Ilaski Serranoren eskutik.