22:30ean
'Phoenix' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan
EiTB
Saioak, gainera, '¿Quién sabe dónde?' atalean Jamie Lee Curtis aktoreak izandako ibilbide profesionalaren errepasoa egingo du.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Phoenix filma estreinatuko du, Holokausto Nazian aurrera egitea lortu zuen emakume bati buruzko istorio hunkigarria. Alfred Hitchcock handiaren Vértigo filmean oinarrituta dagoela esan daiteke, bi pelikuletan protagonistak hildako emakume baten identitatea hartzen baitu. Christian Petzold zinemagileak zuzendutako film honek Fipresi Saria eskuratu zuen Donostia Zinemaldian, eta nazioarteko kritikak urteko film onena izendatu zuen. Felix Linaresek grabaketaren inguruko xehetasun guztiak ekarriko ditu.
Bestalde, saioak Jamie Lee Curtis aktorearengan jarriko du arreta ¿Quién sabe dónde? atalean. Hainbat urte desagertuta egon ostean, zinema mundura itzuli da orain La Noche de Halloween sagaren estreinaldi berri batekin. Oraingo honetan ere Michel Myers hiltzaileari aurre egin beharko dio.
Horrez gain, saioak hainbat aktoreen ezkutuko talentuen inguruan jardungo du. Pelikula eta pelikula artean, bada tekila ekoizten duenik, suspensezko istorioak idazten duenik edota lehoiak hezten jarduten duenik.
Amaitzeko, 'La Noche de...' saioa La muerte os sienta tan mal atalean murgilduko da. Halloween gaua asteazkenean dela-eta, gau misteriotsu horretan gertatutako heriotzak izango ditu hizpide.
'La Noche de... Phoenix' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.