Itxi

22:30ean

Finalera begira jarriko da, gaur gauean, 'DantzanGo!' saioa

EiTB

Leer en Castellano

Zuriñe Hidalgok gidatuta, 'DantzanGo!'n bizitako une hunkigarri eta dibertigarrienak gogoratuko dituzte talde finalistek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaurko 'DantzanGo!' saioaren atal bereziak lau dantza-talde finalistak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du. Zuriñe Hidalgok gidatuta, finalaren prestaketak lehen pertsonan ezagutzeaz gain, orain arte 'DantzanGo!'n bizitako une hunkigarri eta dibertigarrienak gogoratuko ditu saioak finalistekin.

Horrez gain, denboraldiko emanaldi onenak berreskuratuko dituzte, eta dantza-lagunek euren esperientziaren balorazioa egingo dute. Une berezi ugari izango ditu aste honetako saioak.

'DantzanGo!' saioa asteazkenetan eta ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean eta 21:00etan hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)